Gertaera batzuk aurretiaz prestatzen ditugu; esate baterako, txangoak, oporraldiak edo jaiak.
Kristauak Garizuman prestatzen dira Pazkoa bizitzeko,kristauen urteko jairik garrantzitsuena baita.
Hausterre-egunean hasten da Garizuma.
Egun horretan apaizak errautsa ipintzen die kristauei,
pertsonak, Jainkoarengandik urrun, ahulak direla adierazteko.
Garizuma berrogei egunak gogoeta-egunak dira, bizimodua aldatzeko eta pertsona hobeak izateko gogoa sentitzeko egunak.
Garizuma besteei laguntzeko, elikagai batzuk ez jateko eta otoitz egiteko garai ere bada, Jesusengandik hurbil sentitzeko.
Garizuma besteei laguntzeko, elikagai batzuk ez jateko eta otoitz egiteko garai ere bada, Jesusengandik hurbil sentitzeko.
ASTE SANTUKO EGUN NAGUSIAK
Aste Santuko egun nagusiak Ostegun santua, Ostiral santua, Larunbat santua eta Pazko-igandea dira.
- Ostegun santuan maitasunaren agindua eta eukaristiaren eratzea gogoratzen dira.
- Ostiral santuan Jesus gurutzean hil zen eguna gogoratzen da.
- Larunbat santuan Jesus hilobian egon zen denbora gogoratzen da.
- Pazko igandea da jaiegun nagusia, Jesus kristo piztu zela ospatzen delako.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario